Herri Antzokiko komunen konponketa

Herri Antzokiko komunen konponketa

2018/02/13
Azken urteetan Herri Antzokiko komunetan etengabeak izan diren arazoak konpontzeko hainbat lan burutu zituen joan zen astean Udalak; komunak egin ziren garaitik zetozen arazoak.

Herri Antzokiko komunak buruhauste ugariren iturri izan dira azken urteetan Udaleko hirigintza arloko zerbitzu teknikoentzat, behin eta berriro trabatzen zirelako, instalazioa erabiltzen duten herritarren kalterako.

Arazoaren jatorria komunak eraiki zirenean egindako akats batean dago, komunetako ur zikinak bideratzen dituen hoditeriak ez duelako behar adinako aldaparik.

Hainbat ahalegin ustelen ostean, arazoa konpontzeko lan berriak egin zituen udalak joan den astean eta, badirudi, oraingoan arazoa konpontzea lortu dela.