Herri barruko trafikoa eta autobus-zerbitzua normaltasunez bihartik (larunbata) aurrera

Herri barruko trafikoa eta autobus-zerbitzua normaltasunez bihartik (larunbata) aurrera

2026/05/08
Errekalde eta Baltegietako hiritartasun obrak bideratu dira eta aurreikusita moduan, bihar larunbata normaltasuna itzuliko da herri barruko trafiko zein autobus-zerbitzuetara.

Baltegieta kalean, Lersundi jauregiaren parean, espaloiko malda zuzendu eta orekatzeko lanak eta Errekalde 18ko eraikinaren parean uraren eta argindarraren instalakuntzak ezartzeko lanak egin dira azken bi asteetan. Batean zein bestean datozen astean egingo diren azken ikutu batzuk falta badira ere trafikoa zein autobus-zerbitzuan ez dute eraginik izango. 

Udala herritarrekin eskertuta

Udaltzainek emango diete tokian tokiko bizilagunei hartutako neurri zehatzen berri; bestalde, Soraluzeko Hirigintza departamentuak ondorengo neurri orokorrak hartu ditu.

Soraluzeko Udalak bere esker ona azaldu nahi die herritarrei herrian egiten ari diren obra eta konponketa-lanek sortutako traba eta eraginen aurrean erakutsitako jarrera ulerkorragatik.