Igande honetan "Herri txiki" ETB1en
Urriaren 18an Soraluzeko kiroldegian grabatu zen ETBko "Herri txiki, infernu handi" programa igande honetan emango da, iluntzeko 10etan; 10 herritarrek hartzen dute parte.
Euskal Telebistak igande honetan, azaroak 18, gaueko 10etan, emitituko du Soraluzeri eskainitako "Herri txiki, infernu handi" programa.
Programa urriaren 18an grabatu zen, herriko kiroldegian, 300 lagunen aurrean.
Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxagak ondorengo 8 herritar hauek izan zituzten lagun programa honetan:
- Juan Luis Ugalde.
- Maddalena Zubizarreta eta Jose Manuel Lizarralde.
- Egoitz Unamuno.
- Pedro Mari Lete ("Pedrí").
- Iker Aldazabal.
- Joxe Ramon Etxeberria.
- Luzio Oruesagasti.
- Ezozi Etxeberria.
- Gregorio Uribe ("Sinatra).