Herria ezagutzeko material didaktikoa

Herria ezagutzeko material didaktikoa

2019/05/16
Larunbat honetan, maiatzak 18, aurkeztuko da “Soraluze bizi, Soraluze izan”, herriko historia eta kultur ondarearen transmisiorako material didaktikoa jasotzen duen plataforma digitala.

Azken bi ikasturteetan Herri Curriculumaren bidean eman diren aurrera pausuak ezagutzeko parada izango da larunbat honetan, maiatzak 18, eguerdiko 12:00etan, herriko antzokian.

Hasiera batean Unitate Didaktiko sorta bat izango zena norabide bikoitzeko plataforma digital bezala aurkeztuko da, alde batetik eduki biltegi bat izango duena, eta bestetik, Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikasleen ekarpenak jasoko dituena.

Une honetan, armagintza, Deba ibaia eta herriko kultur adierazpenari buruzko gaiak daude landuta, eta eduki idatziez gain, bestelako materialak ere bildu dira (ikus-entzunezkoak, testu osagarriak…). Gainera, eduki biltegiaren sorreran, herriko zenbait adituren laguntzarekin materiala bildu, antolatu eta egokitzeaz gain, zenbait ekintza osagarri garatzeko aukera suertatu da. Esaterako, herriko musikari, abeslari eta haur zein helduen koruekin batera, herriko kantutegiaren parte diren zenbait abesti grabatu dira.

Zer dakigu gure herriari buruz? Eta zer jakin nahiko genuke?