Herriko enpresentzako diru-laguntzak

2019/05/03
Enplegua sortzeko inbertsioa egingo duten enpresak diruz laguntzeko "Indartu" programa jarri du abian Eusko Jaurlaritzak; langabezi-tasa handia duten udalerrietara dago zuzenduta.

Eusko Jaurlaritzak "Indartu 2019" izeneko egitasmoa jarri du abian, enplegua sortzeko inbertsio produktiboa egingo duten enpresei diru-laguntzak ematea helburu moduan duena.

Aipatu diru-laguntzak urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerriak indartzera dago bideratuta.

Helburua
Enpresentzako (handiak zein ETEak) itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, Euskal Autonomi Erkidegoko urteko langabezi tasaren batazbestekoa %20an gainditzen duten udalerrietan enplegua sortzen duten aktibo-inbertsioak egiteagatik.

Onuradunak

Enpresa handiek eta enpresa txiki eta ertainek (ETE), baldin eta erauzketa, eraldaketa edo produkzioko industria-enpresak badira edo zerbitzu teknikoak egiten badituzte era horretako enpresentzat (produktu-prozesuari lotuak), hala nola, zerbitzu logistikoak ematen dituzten enpresak, garraioa izan ezik.

Laguntzen modalitatea eta zenbatekoa
Laguntzak itzuli beharrik gabeko laguntzak dira, eta laguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 10ekoak izango dira. Laguntzek gehieneko muga izango dute; izan ere, ezin izango dira 3.000.000,00 eurotik gorakoak izan enpresa bakoitzeko edo enpresa-talde bakoitzeko.

Epea
2019ko irailaren 30ean amaituko da, 12:00etan.