Herriko espaloien garbiketa berezia

Herriko espaloien garbiketa berezia

2021/09/01
Debabarreneko Mankomunitateko beharginek herriko espaloiak garbitzen aritu dira abuztuan zehar; zatika-zatika udalerriko espaloi guztiak garbitzea da udalaren asmoa.

Abuztuan aritu da herriko espaloiak eta kaleak garbitzen Debabarreneko Mankomunitateak daukan makina berezia.

Makina honi esker bestela eman ezin zaien garbitu eta dizdira ematen zaie espaloiei, denboran zehar pilatutako zikina kenduz.

Txandan-txandan, eskualdeko udalerri ezberdinak bisitatzen ditu makinak, udal bakoitzak egindako eskaerak eta ezarritako plangintzari erantzunez.