Herriko margolarien erakusketa

Herriko margolarien erakusketa

2020/11/24
Larunbat eguerdira arte bisitatu daiteke kulturguneko erakusketa-aretoan Agustin Jauntsarats eta Aidor Aizpuru herritarren margolanekin osatutako erakusketa.

Agustin Jauntsarats eta Aidor Aizpuru herriko margolarien erakusketa azken txanpan sartuta dago, larunbat honetan itxiko baita.

Margolari bakoitzaren dozena inguru koadro ikus daitezke bertan; pintura abstraktotik gertuago Agustinenak, muturreraino errealistak Aidorrenak.

Biek ala biek afizioa dute margoketa eta herriko pintura-eskolan ibilitakoak dira, Paula Pinillaren esanetara.

Esandako moduan, azaroaren 27ra arte bisitatu daiteke erakusketa, ondorengo ordutegiarekin:

- Astelehenetik ostiralera: 19:00-20:30.

- Larunbatak: 12:00-13:30.