Herriko merkatarientzako dirulaguntzak

2020/11/18
Soraluzeko Udalak 18.946 euro bideratuko ditu COVID-19 birusaren gaitzagatik merkatariek egindako inbertsioak diruz laguntzeko; 15 lan eguneko epea dago diru-laguntzak eskatzeko.

Soraluzeko Udalak bigarren dirulaguntza-sorta bat bideratuko du COVID-19 birusaren osasun gaitzagatik herriko  establezimenduak egin behar izan dituzten inbertsioak diruz laguntzeko.

Deialdia Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuak finantzatzen du.

Ondorengo hauek dira diru-laguntzen ezaugarriak:

Xedea

Itzuli beharrik gabeko diru laguntza ematea udalerriko merkataritzari eta ostalaritzari Covid-19 birusaren osasun gaitzagatik egindako inbertsiotarako.

Diru-laguntzen zenbatekoa

Diru-laguntzaren zenbateko osoa 18.946 eurokoa izango da.

Banaketa-irizpideak

Diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako fakturaren % 100era artekoa izan daiteke, eta diruz lagun daitekeen gastua 5.000,00 eurokoa izango da gehienez establezimendu bakoitzeko.

Eskaerak aurkezteko epea

Eskariak aurkezteko 15 lan eguneko epea egongo da, diru-laguntzaren oinarri hauek udal web orrialdean argitaratu eta biharamunaz geroztik.

Eskaerak aurkezteko modua

Eskaerak udaletxeko erregistro orokorrean fisikoki edo web orri bidez telematikoki (www.soraluze.eus) aurkeztu behar da, dagokion dokumentazioarekin batera.

Diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak eta eskaera egiteko inprimakia HEMEN kontsulta daitezke.