
Herriko puntu ugaritan hobekuntzak egiten ari dira azken asteotan brigadako langileak
Uda hasiera eta eguraldi eguzkitsua aprobetxatuz, Soraluzeko herriguneko zein landa eremuko hainbat txoko txkuntzen eta puntuan ipintzen dihardute brigadako langileek.
Atxuriko parkean egoera txarrean zeuden barandilak txukundu eta margotu dituzte, lurra sakonki garbitu ura presioz botata eta bankuak garbitu eta barnizatu dituzte.
Mendiola industrialdeko pasealekuan, ostera, ohiko desbroze lanak egin dituzte magalean eta ibaira begira banku berriak ipini dituzte.
Errekalde kaleko igogailuko pasarelaren oholak berritu eta barandilla berria jarri dituzte.
Hobekuntza horiez gain, Mesedeetako egoitzan banku berriak ipini dira eta Arzabalagara bidekoak berritu.
Txukuntasuna, guztion ardura
Soraluzeko Udalak herritarrei dei egin nahi die txukundutako eremuak zein herriko gainerako espazioak errespeta eta zain ditzaten. Izan ere, norbanako guztion ardura da eremu zainduak sortu eta mantentzea.