Herriko telefono interesgarriak

Herriko telefono interesgarriak

2020/01/16
Urtero moduan, herriko telefono interesgarrienak jasotzen dituen poltsiko-egutegia argitaratu du aurten ere Soraluzeko Udalak; egutegia udaletxeko harrera-bulegoan eskuratu daiteke.

Urtero egiten duen moduan, poltsiko egutegitxoak argitaratu ditu aurtengoan ere Udaleko Hizkuntza Poltikaren Batzordeak.

Aurtengorako aukeratutako leloa "Pentsatu, hitz egin... Bizi! Euskaraz" da.

Egutegiak herriko telefono interesgarrienen zerrenda dakar atzealdean, herritarrek eskura izan ditzaten.

3.000 aleko tirada egin du Udalak eta hilabete amaieran banatuko du herriko etxeetara.

Bien bitartean, udaletxean eskuratu daitezke.

Egutegiak dakartzan telefono-zenbakiak HEMEN ikus daitezke.