Herritarrentzako arreta-psikologikoa

2020/04/02
Gipuzkoako Psikologia Elkargoak telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko zerbitzua jarri du abian, konfinamendu epeari psikologikoki modu egokian aurre egiten laguntzeko.

COVID-19a arrazoi duen osasun krisia eta jasaten ari garen Alarma-Egoera kontuan hartuta, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak biztanleriari telefono bidezko arreta psikologikoa eskaintzeko elkargokideen artean bolondresen zerrenda bat osatu du.

Bizitzen ari garen berrogeialdi-egoera honek eragina izan dezake pertsona askoren gogo-aldartean, bai isolamenduarengatik bai egunero Koronabirusaren inguruan jasotzen dugun informazio mailagatik.

Psikologikoki pertsona horiei laguntzeko helburuarekin, Gipuzkoako Psikologia Elkargo Ofizialak  kode etiko eta deontologiko batean oinarritutako kalitatezko arreta bermatzen duten osasun psikologoen zerrenda sortu du, haietako guztiak elkargokideak eta behar bezala gaituak direlarik. 

Elkargoak adierazi du arreta psikologikoa soilik berme profesionalekin eskaini behar dela, eta, horregatik, Elkargoak bere bolondresen talde propioa eratzea erabaki duela.

Eskainitako zerbitzua arreta puntualekoa da (jarraipen puntual batekin beharrezkoa izatekotan), konfinamendu epeari psikologikoki modu egokian aurre egiteko jarraibide eta estrategiak eskaintzeko amoz.

Deiak Elkargotik kudeatuko dira 10:00etatik 14:00etara, ondoren profesional bati esleituko zaizkio, bai goizeko ordutegian bai arratsaldekoan.

Doako laguntza psikologirako arreta telefonoa 692566160 da.