Herritarrentzako laguntza ekonomikoak

2017/09/11
Ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arriskua pairatzen duten herriko pertsona eta familiei zuzendutako hainbat diru-laguntza emango ditu Soraluzeko Udalak.

Tokiko Gobernu-Batzarrak, 2017ko irailaren 4an egindako bilkuran, ahultasun ekonomikoa eta bazterketa sozialerako arriskua bizi duten pertsona eta familiei laguntza ekonomikoak emateko deialdia egitea erabaki zuen.

Laguntza hauen oinarriak maiatzean onartu zituen Udalbatzak eta, izenak ondo adierazten duen moduan, egun oraindik pairatzen dugun krisi ekonomikoaren ondorioak arintzea du helburu.  Krisiaren eraginez udalerriko pertsona eta familia askok egoera ekonomiko zaila bizi dute oraindik ere eta, horregatik, Udalak beharrezkoa ikusi zuen ahulenak diren gizatalde hauek babesteko ahalegina egitea.

Aipatutako deialdian aurreikusten diren laguntzak eta eskaerak egiteko epeak ondorengoak dira:

  • Krisiaren aurkako bonoak

Bono hauek herriko dendetan erabiltzeko dira. Laguntza sozialak jasotzen dituzten pertsona eta familiei 50 euroko bonoa ematen zaie eta 100 euroko bonoa pentsionista, langile eta langabeei; deialdiak ezartzen dituen gehienezko diru-sarrerak gainditzen ez badira beti ere. Bonoen eskaera irailaren 13tik urriaren 13ra bitartean egin ahal izango da, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan, 9etatik 12etara. Eskaerak aztertu ondoren, eskaera onartzen zaien onuradunek urriaren 16a eta 20a bitartean zuritu beharko dute egindako gastua, 9etatik 11etara, erosketa tiketak aurkeztuz. Tiketak aztertu ondoren, bonoari dagokion kopurua onuradunaren kontuan sartuko da.

  • Guraso Elkartearen urteko kuota ordaintzeko laguntza

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen familiei zuzendutako diru-laguntza da eta kuotaren %100 laguntzen da diruz. Eskaerak 2018ko ekainaren 30a arte egin daitezke. Eskaerak udaletxeko herritarrentzako arretarako bulegoan egin behar dira.

  • HHI/EPA-ko ikasleen garraio gastuetarako laguntza

HHI/EPA-ko ikasketak herriz kanpoko zentroren batean egiten dituzten ikasleei joan-etorriek eragindako gastuak arintzea da laguntzaren xedea. Bidai bakoitza 0,50 eurorekin lagunduko da. Eskaera egiteko epea 2017ko urriaren 30ean amaituko da. Eskaerak udaletxeko herritarrentzako arreta bulegoan egin behar dira.

  • Laguntza bereziak.

Laguntza hauen xedea, zenbatekoa eta eskaera-epeak sor litezkeen beharren arabera finkatuko ditu dagokion udal sailak.

 

BETE BEHARREKO BALDINTZAK

Diru-laguntza hauek jasotzeko ondorengo baldintzak bete behar dira:

1. Urte beteko errolda Soraluzen, eskaera egiten den egunean.

2. Jarraian aipatzen direnak baino diru-sarrera txikiagoak izatea:

Familia unitateko kideak

Diru-sarreren zenbateko gordina / Urtean

Diru-sarreren zenbateko gordina /hilean

1

11.143

929

2

16.350

1.363

3

20.567

1.714

4

23.201

1.933

5

26.232

2.186

6

29.717

2.476

7

33.724

2.810

8

38.333

3.194

+1

+6.500

+542

Oharra: Familia unitatek kide guztien diru-sarrerak izango dira kontuan.

 

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskaerak egiterakoan ondorengo agiriak aurkeztu behar dira:

OROKORRA

Eskaera orria behar den moduan beteta eta sinatua; NAN, AIZ edo pasaportearen kopia eta aurrezki libretaren lehen orriaren kopia.

LANGILEAK

2016ko Errenta Aitorpena.

LANGABEAK

Lanbide/Inem-ek luzatutako ziurtagiria, 2016an izandako sarreren berri emanez.

PENTSIODUN ETA JUBILATUAK

Gizarte Segurantzaren ziurtagiria, 2016an izandako sarreren berri emanez.

GIZARTE LAGUNTZEN ONURADUNAK

Diru-sarrerak Udaleko Gizarte Zerbitzuen bitartez egiaztatuko dira.

BESTELAKO EGOERAK (Cáritas, etab…)

Caritasek luzatutako ziurtagiria, 2016an izandako sarreren berri emanez.

OINARRIAK

Diru-laguntza guztien oinarriak HEMEN ikus daitezke.