Hesia jarri da frontoiko zabalgunean

Hesia jarri da frontoiko zabalgunean

2017/03/30
Udalak bi metro inguruko hesia jarri du frontoiko zabalgunean, azken asteetan inguru horretan aurrera eraman diren hobekuntza lanei amaiera emanez.

Soraluzeko Udaleko Hirigintza Batzordeak hainbat lan burutu ditu azken aldian herriko frontoia eta haren ingurua txukuntzeko helburuarekin.

Lan horiek herriko haur eta gaztetxoek egindako proposamenei jarraituz eraman dira aurrera, lehentasunak ere haur eta gaztetxoek ezarritakoak izan direlarik.

Hormetako grafitiak garbitu ziren lehenik, eta iturri berria jarri zen ostean. Orain, aldiz, bi metro inguruko hesia jarri da Santa Ana kaleko 17. zkia.n dagoen etxearen atzealdean.

Bi izan dira hesia jartzeko arrazoiak:

1.- Frontoitik aipatu etxebizitzaren lorategira baloiak eta zaborrak jausi daitezen ekiditea.

2.- Bertan ibiltzen diren haur eta gazteen segurtasuna bermatzea, pretiletik lorategira eror ez daitezen.

Hesia Puritito Galdaragintza enpresak jarri du eta 800 euroko kostua izan du.