Hezkidetza sustatzen duten ipuinak

2019/01/10
Soraluzeko Udalak hezkidetza sustatzen duten ipuin eta liburuen gida banatu du herritarren artean; Udal Liburutegiak eta Berdintasun Zerbitzuak elkarlanean osatu dute gida.

Udal Liburutegiaren eta Berdintasun Zerbitzuaren arteko lankidetzari esker, hezkidetzan oinarritutako gida prestatu du Soraluzeko Udalak.

Herriko familiei berdintasunarekin eta eta aniztasunarekin zerikusia duten balio, jarrera eta erreferentzia-eredu pertsonal eta kolektiboak lantzeko liburutegian dagoen materiala ezagutzera ematea da gida honen helburua.

Haurren eta gazteen irakurketa heziketarako tresna indartsua dela kontuan izanik, gida honekin ekarpena egin nahi zaio irudizko mundu baten bitartez berdintasunean, autonomian, dibertsitatean, errespetuan eta askatasunean oinarritutako gizarte bat sortzeko ahaleginari; gizarte bat non haurrek, sexua edozein izanik ere, bete ahal izango dituzten beren desioak, ametsak eta ilusioak, aukera berdintasunea bete ere.