Hezkuntza Sailburuaren bisita
Jokin Bildarraitz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburua, Soraluze BHI ikastetxea bisitatzera etorri zen joan zen astean, eraikina zaharberritzeko lanen emaitza ikustera.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariak Soraluzen izan ziren ostiralean, Soraluze BHI ikastetxeko zaharberritze lanak ikusten.
Udaleko eta ikastetxeko arduradunekin egin zuten bisitan institutua eraberritzeko egin diren lan ezberdinak ikusten jardun zuten.
Aipatutako bisitan, Udalaren ordezkariekin batera, Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburua; Amaia Urzelai Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaria; eta Soraluze BHI Institutuko Zuzendaria eta Ikasketa Buruak hartu zuten parte.
Lanok uztailean hasi ziren eta azaroan amaitu dira eta guztiz zaharberritu dute ikastetxea, 887.963 euroko inbertsioarekin.
Ondorengoak dira proiektuak bere barnean hartu dituen lanetako batzuk:
- Irisgarritasuna bermatzeko igogailua jarri.
- Eraikineko ate eta leiho guztiak aldatu.
- Lehenengo solairuko komunak berritu eta egokitu.
- Argindarraren instalazioa aldatu.
- Berogailu berriak jarri.
- Hainbat espazioren berrantolaketa.
- Eraikinak dituen hezetasun arazoak konpondu.
- Teilatua eta fatxada konpondu.
- Ikastetxearen barrualdea margotu.
- Ikastetxearen ondoko frontoia estali.