Hilerria erabiltzeko arautegia
Datorren igandean, azaroak 1, ospatzen den Domu Santu egunari begira, herriko hilerria erabiltzeko orduan herritarrek bete beharko dituzten arauen berri eman du Soraluzeko Udalak.
Ondorengo hauek dira hilerrira joan nahi duen edonork bete beharko dituen arauak:
- Musukoa erabiltzea derrigorrezkoa da 6 urtetik gorakoentzat.
- Ezin dira 6 lagun baino gehiago elkarrekin egon.
- Bi metroko distantzia mantendu behar da.
- Hilerriaren edukiera 200 lagunekoa da.
- Iturria erabili aurretik eta ondoren beharrezkoa da eskuak hidrogelarekin garbitzea.
Udalak arauak betetzea eskatzen die herritarrei, bizi dugun osasun larrialdia denon artean ahalik eta lasterren gainditu dezagun.