Hiri-guneko zoladurak eta barandak berritzeko brigadarako bi peoi kontratatzeko lan eskaintza

2022/09/12
Gaurtik (irailak 12) irailaren 22ra arte dago izena emateko epea zabalik Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan

Soraluzeko Udalak sei hilabetez eta lanaldi
partzialean (%75), bi peoi lanpostu
eskaintzen ditu, LANBIDEk diruz
lagundutako “HIRI-GUNEKO ZOLADURAK
ETA BARANDAK BERRIZTEA” proiektua
gauzatzeko, Enplegua Sustatzeko Tokiko
Ekintzen programaren babesean.

Betebehar espezifikoak:
- Lehenetsi egingo da Soraluzen erroldatua
egotea, lan-eskaintza hau argitaratu baino
lehenagoko dataz.
- Euskarazko oinarrizko ezagutza edukitzea.
Gutxienez A1 edo AISA titulua eskatuko da.
- Baldintza fisiko onak.
Eskaerak aurkezteko epea amaitzen den
egunean enplegurik gabe eta LANBIDEko
bulegoan izena ematea izatea.

Izen-ematea:
Baldintzak betetzen dituzten pertsonek
Elgoibarren Lanbidek duen bulegoan
izena eman dezakete gaurtik (irailak 12) irailaren 22rarte, biak barne.