Hirukurutzetako biribilgune berria

Hirukurutzetako biribilgune berria

2018/02/20
Foru Aldundiak hainbat aldaketa egin dizkio Hirukurutzetako biribilgunea eraikitzeko proiektuari; horma egonkortzea da helburua eta, ondorioz, lanak 6 aste luzatuko dira, 60.000 euro gehiago inbertituz.

Diputatu kontseiluaren 2018ko urtarrilaren 16ko bileran Soraluzeko hegoaldeko lotunearen ondoko GI-627errepidean biribilgunea egiteko proiektua aldatzea erabaki zuen Foru Aldundiak.

Obrako Zuzendaritzak egindako txostenaren arabera, ezponda harriari eustea da asmoa, malgutasun muga altuko altzairuzko erronboidedun babes-sare baten bidez. Sarea hormaren gainazalari lotuko zaio, buloien bidez.

Proposatutako aldaketen ondorioz, lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 60.034,05€ gehi 12.607,15€ BEZ-a igoko da.

Era berean, lanen exekuzio-epea 6 aste luzatuko da.