"Historias a bocados" saioa Soraluzen

2018/09/14
ETB 2-ko "Historias a Bocados" saioak Soraluze izango du protagonista larunbat honetan. Hung Fai sukaldariak gidatzen du saioa eta arratsaldeko 8etan eskainiko dute.

Hung Fai sukaldariak gidatzen duen ETB 2 telebista kateko "Historias a bocados" saioak Soraluzen grabatu zuen programa eskainiko du larunbat honetan, arratsaldeko 8etan.

Saioak herri ezberdin batera egiten du bisita astero, eta hainbat herritar elkarrizketatzen ditu bertan, elkarrizketatuen historia pertsonalak ezagutu eta beraiekin batera sukaldean aritzeko.

Soraluzen uztailean grabatu zuten saioa eta Aitor Amor, Isa Rodriguez eta Alberto Ramirezekin aritu ziren berbetan.

Esan bezala, saioa, larunbat honetan, irailak 15, arratsaldeko 8etan emango du ETB 2 kateak.