Hitzarmena Pil-pilean Elkartearekin

2018/05/15
Udalak eta Pil-pilean Elkarteak lau urterako hitzarmena sinatu dute, elkarteak euskararen eta euskal kulturaren alde aurrera eramaten dituen egitasmoak finantzatze aldera.

Soraluzeko Udalak eta Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak elkarlanarenako hitzarmena sinatu zuten joan den astean.

Sinadura-ekitaldia Iker Aldazabal alkateak eta Pil-pilean Elkarteko lehendakariak, Arianne Unamunok, burutu zuten.

Hitzarmenaren helburua Pil-pilean Euskaldunon Elkarteak kudeatu eta antolatuko dituen egitasmo eta jardueretarako diru-laguntzak zehaztea da.

Hitzarmenak 4 urteko iraupena dauka, 2018ko urtarrilaren 1ean hasi eta 2021eko abenduaren 31n amaituz.

Hitzarmenak ondorengo jarduerak hartzen ditu aintzat:

  • Udalaren Euskara Sustatzeko Ekintza Planean (ESEP) jasotako hainbat ekintzen kudeaketa.
  • Udaleku irekien kudeaketa.
  • Elkartearen hainbat egitasmo eta ekintza (Aldizkaria, plaentxia.eus webgunea, Udate gabe, Olentzero eta Mari Domingi...).

Ekintza horiek guztiak aurrera eramateko 74.525 euro emango dizkio Udalak Pil-pilean Euskaldunon Elkarteari.

Hitzarmena osorik kontsultatzeko sakatu HEMEN.