#Hitzezekiteko ekimena

2022/06/16
Herritarren testigantzak jasotzeko mahaia jarriko du ostiral honetan Soraluzeko Euskaraldiaren Batzordeak; azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da ariketaren 3. edizioa.

Euskaraldiaren hirugarren edizioa antolatzen hasteko helburuarekin "#Hitzezekiteko" ekimena antolatu du ostiral honetarako Euskaraldiaren Batzordeak.

Euskaraldiari esker, aurreko bi edizioetan, soraluzetarrek izandako lorpenak gizarteratzeko ekimena da #hitzezekiteko. Lorpen zehatzak, adibide eredugarriak zein bizipenak, norbanakoenak zein kolektiboak, batu nahi dira.

"Zer lortu duzu Euskaraldiari esker?" galderari erantzutera gonbidatuko dituzte herritarrak, eta erantzuna Kalebarrenean jarriko den panek erraldoi batean itsastera.

Ekitaldia arratsaldeko 6:30ean hasiko da, eta bi orduz luzatuko da.