Hizkuntza erabileraren kale-neurketa

Hizkuntza erabileraren kale-neurketa

2017/05/08
Soziolinguistika Klusterrak egin duen herriko hizkuntza erabileraren kale-neurketaren arabera, Soraluzetarren arteko elkarrizketen %31 euskaraz burutzen da eta %66 gaztelaniaz.

SARRERA

Iazko udazkenean Udaleko Hizkuntza Politikaren Batzordeak udalerriko hizkuntza-erabileraren kale-neurketa egitea enkargatu zion Soziolinguistika Klusterrari, herriko kaleetan hizkuntzen egoera nolakoa den deskribatzeko garaian baliagarria izaten delako egoeraren gaineko datu objektiboak eskuartean izatea.

METODOLOGIA

Neurketa irailaren 21etik urriaren 2ra bitartean egin zen, egun eta ordu ezberdinetan, guztira 24 orduko neurketa burutuz. Egun  eta ordu horietan guztietan 1.399 elkarrizketa behatu ziren,  4.186 herritar hain zuzen ere.

EMAITZAK

Behatu edo neurtutako heritar guztien artean %66,2 gaztelaniaz berbetan ari zen, %31,2 euskaraz eta %2,6 beste hizkuntzaren batean.

 

Kop.

(%)

Euskaraz

1.306

31,2

Gaztelaniaz

2.772

66,2

Beste hizkuntzetan

108

2,6

 

Adinaren arabera, hizkuntza bakoitzaren portzentajea asko aldatzen da adin-tarte batetik bestera. Euskarari dagokionean, esatera baterako, haurrak dira gehien erabiltzen dutenak (%41,6), eta gazteak, aldiz, gutxien erabiltzen dutenak (%25,1).

 

Haurrak

Gazteak

Helduak

Adinekoak

Euskaraz

41,6

25,1

28

28,2

Gaztelaniaz

56,7

72,5

68,5

70,8

Beste hizkuntzetan

1,7

2,4

3,6

1

 

Neurketaren datu guztiak ondorengo TXOSTENEAN ikus daitezke.