Futbol zelaiko hobekuntza-lanak

Futbol zelaiko hobekuntza-lanak

2020/02/21
Udaleko Kirol Batzordea hainbat hobekuntza eta konponketa ari da egiten azkenaldian Ezoziko Futbol Zelaian; sare berria jarri da eta aparkalekua margotu da, besteak beste.

Soraluzeko Udaleko Kirol Saila zenbait zaharberritze-lan ari da burutzen azkenaldian herriko futbol zelaian.

Bi izan dira aipatutako lanik esanguratsuenak: zelai inguruko sare berria jartzea eta aparkalekua margotzea.

  • Sare berria

Futbol zelaia mugatze duen sarea zaharberritu du Udalak. Sarea zaharkituta zegoen eta zuloak zituen zenbait tokitan. Hori horrela, sarea osorik aldatzea erabaki da.

Lan hauek Kirol Aukera S.L enpresak burutu ditu eta 6.576,35 euroko kostua izan dute, BEZa barne.

  • Aparkalekua margotzea

Futbol zelaiaren erabiltzaileentzat dagoen aparkalekua datorren astean margotuko da. Aparkalekuko ibilailuentzako lerroak guztiz ezabatuta zeuden eta margotu egingo dira.

Lan hauek Jon Murgizu margolariak egin ditu eta 1.700 euroko kostua izan dute, BEZ-a barne.