Hobekuntza-lanak ikastetxeko goiko patioko estalpean

Hobekuntza-lanak ikastetxeko goiko patioko estalpean

2016/01/07
Urte hasierarekin batera, erabilgarri dago Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko goiko patioko estalpe berritua, euritik eta haizetik babestuko duten toldo altxagarriak instalatu ondoren.

Lanen helburua estalpearen erabilera-baldintzak hobetzea izan da, orain artean ikastetxeak ezin baitzuen berau erabili euria ari zuen edo haize handia zebilen egunetan.

Estalpearen buelta osoan toldo altxagarri automatizatuak jarri dira, ikastetxeko arduradunek eguraldi txarra den garaian estalpea osorik itxi ahal izan dezaten.

Lanek 50.168 euroko kostua izan dute. Horietatik 22.138 ikastetxeak berak jarri ditu eta gainontzeko 28.000 euroak udalak.