"Hodei" magoaren ikuskizuna

"Hodei" magoaren ikuskizuna

2020/01/02
"Hodei" magoak bere azken ikuskizuna eskainiko du gaur, osteguna, arratsaldeko 6etan, Herri Antzokian, Kultura Batzordeak antolatutako jai-egitarauaren barruan.

Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako jai-egitarauaren barruan, "Tutti magia" izeneko bere azken ikuskizuna eskainiko du gaur, osteguna, urtarrilak 2, arratsaldeko 6etan, "Hodei" magoak.

Izena: "Tutti magia".

Konpainia: "Hodei" magoa.

Eguna: Osteguna, urtarrilak 2.

Ordua: Arratsaldeko 6ak.

Sarrera: 1 euro.

Sinopsia:

Hodeik arratsalde ahaztezina pasatzeko koktel bikaina aurkezten digu. Denbora luzez gogoratuko dugun nahasketa harrigarria.

TUTTI-MAGIA ilusionismoaren munduko disziplina desberdinen arteko ibilbidea da, objektu desberdinen manipulaziotik mentalismoraino, arrisku-jokuetatik edo egoera barregarrietatik pasatuz. Parte-hartzez beteriko ikuskizuna, non publikoa magoa bezain protagonista izango da.

Magian murgiltzeko, abentura bakoitzarekin eramaten uzteko eta espero zaizkigun sorpresa guztiekin barre egiteari ez uzteko aukera bikaina. Bidaia hartzeko txartel bat daukagu zuretzat, bazatoz?