Badesaren lan eskaintza

Badesaren lan eskaintza

2021/05/04
Debabarreneko Udalerrien Mankomunitateak hiri hondakinak biltzeko gaueko arduraduna kontratatzeko deialdia egin du; interesdunek maiatzaren 12ra arte aurkez ditzakete instantziak.

BADESAK, Debabarreneko Udalerrien Mankomunitatearen sozietate anonimoak, hiri-hondakinak biltzeko gaueko zerbitzuko arduradun lanposturako langile bat hautatzeko prozesua zabaldu du. 

Maiatzaren 12ra arte aurkeztu daitezke instantziak. 

Deialdiaren oinarriak eta eskabide-eredua loturetan sakatuta kontsulta daitezke.

Informazio gehiagorako:

BADESA

Egigurentarren, 2 bajo | 20600 Eibar, Gipuzkoa

943 700 799 | Fax: 943 200 798 | E-posta

www.badesa.eus