Hondakinak biltzeko sistema berria

2017/12/07
Urtea amaitzerako herrian ezarriko den hondakinak biltzeko sistema berriari buruzko hitzaldi informatiboa egingo da datorren asteartean, abenduak 12, arratsaldeko 6:30ean, Antzokian.

Hondakinak biltzeko erabiltzen diren edukiontzien aldaketa dela eta, hitzaldia antolatu du Debabarreneko Mankomunitateak, Udalarekin elkarlanean. Bilera, abenduaren 12an izango da, asteartea, Herri Antzokian, arratsaldeko 6:30ean.

Hondakinen birziklapenaren alorrean helburu europarra lortzeko asmoz edukiontzi grisaren erabilera zabalduko du Soraluzen Debabarreneko Mankomunitateak. Birziklatze-tasa hobetze aldera eta mankomunitateak martxan jarri duen estrategiari jarraituz, edukiontzi berdeei agur esango diegu abenduan zehar; hauen ordez, hondakin ez-birziklagarriak jasoko dituen txipdun edukiontzi grisak erabiltzen hasiko gara.

Zerbitzu berria ezagutzera emateko antolatu den informazio-kanpainaren barruan, abenduaren 12an, asteartea, hitzaldia antolatu dute Mankomunitateak eta Soraluzeko Udalak, arratsaldeko 6:30ean, Herri Antzokia.

Bertan jorratuko diren gaiak ondorengoak dira:

    • Europar legediaren eskakizunak.

    • Debabarreneko Mankomunitatean hondakin bilketak azken urteetan izan duen garapena azken urteetan.

    • Inguruko errealitatea hondakinen kudeaketaren inguruan.

    • Hondakin bilketa sistema berriaren ezaugarriak eta lortu nahi diren helburuak.

    • Modu egokian birziklatzeko aholkuak.