Hondakinak edukiontzietatik kanpo
Soraluzen zabor-poltsak eta bestelako hondakinak edukiontzi kanpoan uztea ohitura bihurtu da hainbat herritarren artean.
Ohitura desegoki horren oinarrian bi arrazoi posible egon daitekeela uste du Udalak: hori egiten dutenek txartelik ez edukitzea, sistema ezagutzen ez dutelako; edota zibismo falta eta birziklaketaren inguruko ardurarik eza izatea.
Hori dela eta, arazo hau bideratzeko eta irtenbidea aurkitzeko asmoz, lurrean botata agertzen diren zabor-poltsa nahiz bestelako hondakinak identifikatzen hasiko da Udala.
Hasiera batean, identifikatutako herritarrei abisu gutuna bidaliko zaie, zabor-poltsak edukiontzitik kanpora uztea arau-haustea dela ohartaraziz, eta jokaera horrek ekar ditzakeen isunen berri emaneza. Ohartarazitako herritarrek beren jarrera aldatu ezean, neurri zorrotzagoak hartzea eta ordenantza aplikatzen hastea aztertuko dute Udaleko teknikariek.