Hornikuntza-sarea berritzeko lanak

Hornikuntza-sarea berritzeko lanak

2019/09/04
Gipuzkoako Ur Kontsortzioak uraren hornikuntza-sare orokorra eraberritzeko lanak hasiko ditu irailaren 9an Ezozibideko 16-34 zenbakien artean; lanek 8 asteko iraupena izango dute.

Hornikuntza-sare orokorra egoera txarrean dagoelako, berau berritzeko obrak egingo ditu hurrengo egunetan Gipuzkoako Ur Kontsortzioak Ezozibideko 16 eta 34 zenbakien artean.

Hornikuntza-sare orokorra berritu behar dela aprobetxatuz, eraikin barrurako hornikuntza-sarea berritzeko gomendioa egin die Kontsortzioak kale horretako bizilagunei.

Lanei buruzko edozein duda edo kontsulta izanez gero, 902302222 edo 943718023-ra deitzeko aukera daukate bizilagunek.

Lanak Asfaltados y Construcciones Morga, S.L. enpresak egingo ditu eta 8 aste iraungo dutela aurreikusten du Ur Kontsortzioak.