I. Slackline Topaketako argazkiak

I. Slackline Topaketako argazkiak

2022/02/09
Joan zen urteko ekainaren 19an Soralzuen ospatu zen "Urban Highline Topaketa"-n egindako argazkiak ikus daitezke otsailaren 11tik 19ra bitartean Kulturguneko erakusketa-gelan.

Soraluzeko Udaleko Kultura Batzordeak eta SlakHerria Elkarteak “Expo Slakherria -Soraluze” argazki-erakusketa antolatu dute.

Erakusketa 30 argazki inguruk osatzen dute, ekainaren 19an herrian ospatu zen I. Slacline Topaketan ateratakoak guztiak.

Iazko azaroan argazki-lehiaketa antolatu zen, egun horretan egindako argazkirik onenak saritzeko. Orain, aldiz, erakusketa antolatu da, lehiaketara aurkeztutako argazkiak herritarren eskura jartzeko helburuarekin.

Bost argazkilarik aurkeztu zituzten beren argazkiak lehiaketara eta bost argazkilari horien argazkiak daude ikusgai erakusketan.

Argazkilariak hauek dira:

  • Mikel Valero.
  • Fernan Oregi.
  • Bittor Murgurzur.
  • Harkaitz Arana.
  • Irma Baldwin.