I. Urban Highline Topaketa

I. Urban Highline Topaketa

2021/07/16
I. Urban Highline Topaketa egingo da igande honetan herrian; dozena bat orakerari ibai gainean arituko dira bost soketatatik zintzilik; haur eta helduentzako tailerrak ere egongo dira.

Kultura Batzordeak uztailerako antolatutako egitarauaren barruan, Slakherria elkarteak I. Urban Highline Topaketa egingo du igande honetan Soraluzen.

Euskal Herri osoko orekariak bertaratuko dira eta ibai gainean arituko dira oreka eta akrobazia ariketak egiten egun osoan zehar.

Halaber, goizeko 11etatik aurrera, slacline eta kendama ikastaroak eskainiko dira, institutuko frontoian, haur nahiz helduentzat.

Batzokitik kiroldegiraino bost soka botako dituzte ibai gainetik eta han ibiliko dira egunean hainbat bider.

Eguneko erakustaldi nagusiak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etan, 18:30ean eta 20:00etan.

Herritarrek Zubi Nagusitik, kiroldegiko terrazatik naiz Iturburu pasealekutik jarraitu ahal izango dituzten erakustaldiak.