Ibai garbituko dugu datorren larunbatean (irailak 24). Batu ekimenera!

Ibai garbituko dugu datorren larunbatean (irailak 24). Batu ekimenera!

2022/09/21
Soraluzeko Baso Biziak elkarteak, Lurgaia Fundazioak, Soraluzeko Mendi Taldeak, Baso Biziak plataformak eta Soraluzeko Udalak bat egin dugu Deba ibaia garbitzeko eta 10.00etan elkartuko gara Plaza Berrian.

Datorren larunbatean (irailak 24) Soraluzeko Baso Biziak elkarteak, Lurgaia Fundazioak, Soraluzeko Mendi Taldeak, Baso Biziak plataformak eta Soraluzeko Udalak bat egin eta Deba ibaiaren garbiketa burutuko dugu.

Hitz ordua 10:00etan Plaza Berrian izango da.

Izen-ematea ondoko helbide elektronikoetan egin beharko da aurrez: info@lurgaia.org   edota soraluzekobasobiziak@gmail.com

Garbiketa lanen ondoren partehartzaileek mokadutxo bat dastatzeko aukera izango dute (14:00etan) Txoko Tabernan.

 

Animatu parte hartzera!! Soraluze Bizi eta garbi mantendu dezagun!