"Ibaialde" erakusketa bisitzateko aukera

"Ibaialde" erakusketa bisitzateko aukera

2016/09/06
Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarekin elkarlanean, kostaldeari lotutako ekosistemen ezagutza bultzatzeko erakusketa didaktikoa antolatu du Soraluzeko Udalak, irailaren 8tik 22ra.

"Ibaialde" Ingurumen Hezkuntzako programa da. Honen bidez, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kostaldeari lotutako ekosistemen ezagupena bultzatu nahi du.

Programaren barnean proposatzen diren jardueren artean erakusketa mugikorra dago, 9 panelez osatua.

Panelak:

1.- Ura, altxor naturala.

2.- Gure ibaiak.

3.- Ibai ingurunea, sistema bizia.

4.- Ibaia, kultura iturria.

5.- Ibaia behar dugu.

6.- Ura kontsumitzen dugu.

7.- Ingurunea aldatzen dugu.

8.- Zein dira ondorioak?

9.- Gure esku dago.

 

Erakusketa kirodegiko erakusketa-gelan egongo da ikusgai irailaren 8tik 22ra, honako ordutegiarekin:

Astelehenetik ostiralera, 19:00-20:30.

Larunbatak, 12:00-13:30.