Ibaiaren historia testigantzetan

Ibaiaren historia testigantzetan

2018/07/11
Tere Guenetxea eta Leire Gineak ibaiari buruzko hainbat testigantza biltzen dituen ikusentzunezkoa prestatu dute; ostiral honetan, arratsaldeko 7etan proiektatuko da Herrri Antzokian.

Tere Guenetxea eta Leire Gineak "Plazentziatarren ibaixa, garbi zegoeneko testigantzak" dokumentala prestatu dute.

Proiektu hau Alkarrekin Soraluze Eginez ekimenaren baitako "Mendiak eta Ibaia" lantaldeak aurrera daramatzan lanen barruan kokatzen da.

Dokumentalak ibaia garbi zegoeneko sasoi hura ezagutu zuten hainbat herritarren testigantzak jasotzen ditu, ibaiarekin harreman estua izan zutenak guztiak.

Ibaian egiten ziren jarduera ugariren berri ematen du ikusentzunezkoak; besteak beste: arrantza kontuak, txanalak, bainuak eta igeriketa, erropa garbitzea, jolasak, errota eta zentralak..

Egileek adierazi dutenez, ibaiaren gaineko memoria kolektiboa jaso nahi izan dute lan honekin.

Proiekzioa ostiral honetan, uztailak 13, arratsaldeko 7etan egingo da, Herri Antzokian.