Ibilera nordiko tailerreko izen-ematea zabalik

Ibilera nordiko tailerreko izen-ematea zabalik

2024/04/16
Barixakura arte, apirilaren 19a, dago zabalik kirol orientazio zerbitzuak antolatutako ibilera nordiko tailerrean izena emateko epea.

Ibilera nordikoa zangoak ez ezik gorputzaren goiko aldea ere erabiltzen duen ibilera mota bat da. Horretarako, modalitate honetarako bereziki diseinatutako bi makila erabiltzen dira.

Goazen Soraluze kirol orientazio zerbitzuak, Athlon taldearekin elkarlanean, ibilera nordiko tailerran antolatu du apirilaren 23rako. Tailerra edonorentzako irekia da.

Izen-ematea kiroldegian egin daiteke apirilaren 19ra arte, barixakua. Tailerrean 12 plaza eskaintzen dira, eta guztiak beteko balira, itxaron-zerrendan geratu direnekin beste saio bat egingo litzateke.

Eguna: apirilaren 23a, martitzena.

Ordua: 10:00

Lekua: Plaza Zaharra