Igandean bisita gidatua

2022/04/27
Igande honetan Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko hirugarren bisita gidatua egingo da; gazteleraz izango da, 9 kilometroko ibilbide lau eta errazean; beharrezkoa da aurrez izena ematea.

Igande honetarako, maiatzak 1, Dolmenen Ibilbidea ezagutzeko bisita gidatu berria antolatu du Soraluzeko Udalak, Elgoibar eta Bergarako udalekin elkarlanean.

Aipatu erakundeok urteak daramatzate, Debabarreneko Garapen Agentziarekin elkarlanean, Dolmenen Ibilbidearen (PR-Gi 94) balio arkeologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera ematen eta ahalegin horren barruan kokatzen dira urtero antolatzen diren bisita hauek.

Bisiten egutegia

Guztira 10 bisita antolatu dira aurtengo denboraldian, 4 euskaraz eta 6 gazteleraz.

Hau da hurengo bisiten egutegia:

•    Maiatzak 1 (gazteleraz).
•    Maiatzak 29 (euskaraz).
•    Ekainak 12 (gazteleraz).
•    Uztailak 12 (gazteleraz).
•    Abuztuak 15 (gazteleraz).
•    Irailak 25 (euskaraz).
•    Urriak 2 (gazteleraz).
•    Urriak 9 (euskaraz).

Ibilbidea

Ibilbide gidatuak 9 kilometroko luzera eta 4 orduko iraupena du, Karakaten hasi eta Irukurutzetarainoko joan-etorria. Ibilbidea erraza eta malda gutxikoa da, familian egiteko aproposa. Gomendatzen da mendi ibilbideetarako oinetako egokiak, kapela eta eguzkitarako krema eguraldi ona eginez gero, ura eta jateko zerbait eramatea.
Aurreko urteetan bezala, bisitak Karakateko aparkalekutik abiatuko dira goizeko 10:00etan.

Izen-ematea

Izena emateko, 657 794 677 telefonora deitu, edota https://www.debabarrenaturismo.com/eu/dolmenen-ibilbidea/bisita-gidatuak webgunean dagoen formularioa bete.

Zazpigarren edizio honetan iazko bisiten prezioak mantendu egingo  dira.

•    Helduek: 5€
•    Haurrek (<12): 3€.

(*) Bergaran, Elgoibarren edo Soraluzen bizi direnek deskontu txiki bat izango dute: helduek 2,5€ pertsonako, eta 12 urtetik beherako haurrek 1,5€ pertsonako.

Gutxienez 2 parte hartzaile beharko dira bisitaren irteera bermatzeko.