Igerilekua gaur zabaltzen da

Igerilekua gaur zabaltzen da

2018/12/14
Beharrezko konponketa-lanak amaitu ostean, gaur arratsaldeko 3retan zabalduko da berriro ere Arane kiroldegiko igerilekua; abenduaren 24 eta 31 goizean zabalik egongo da.

Joan zen ostiralean Udalak Arane Kiroldegiko igerilekua itxi behar izan zuen, segurtasun arazoak zirela-eta. Izan ere, sabaiko egituraren hormigoizko estaldura-zatiak erortzen ari ziren eta igerian zebiltzanen gainera erortzeko arriskua zegoen.

Arazoa aztertu ostean, eta behin-behineko konponbide moduan, sarea jarri du Udalak bertan, arazoa behin betiko konpontzeko lanak udararako utzita.

Hortaz, arratsaldeko 3retatik aurrera berriz ere erabilgarri egongo da igerilekua.

Lanek iraun duten bitartean erabiltzaileek jason duten kaltea nolabait konpentsatzeko abenduaren 24 eta 31 goizean zabaldu egingo da igerilekua, 9etatik 13:00etara.