II. Soraluzeko Errugbi Eguna

II. Soraluzeko Errugbi Eguna

2021/07/15
Errugbi Eguna antolatu du aurten ere Soraluzeko Errugbi Taldeak larunbat honetarako Ezoziko futbol zelaian; herritarren artean errugbia ezagutzera ematea da egunaren helburua.

Soraluzeko Errugbi Taldeak errugbi eguna ospatuko du larunbat honetan, goizeko 10:30etik aurrera Ezoziko futbol zelaian.

Ekintza honen helburua soraluzetarrek errugbia ezagutzea eta bizitzea da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Iaz bezala, otar zozketa egingo dute aurten ere, batuko den diruarekin Errugbi Taldearendako ekipazioa erosteko.

Partidetan, eta segurtasun-neurriak zaintze aldera, WORLD RUGBY-k (mundu mailan errugbiaren legeak arautzen dituen erakunde gorena) proposatutako COVID-19aren aurkako egokitzapen-arau berriak erabiliko dira.

Ondorengoa da larunbaterako antolatutako egitaraua:

  • Errugbia ezagutu eta gozatzeko jokoak, 10:30 h
  • Hagetara jaurtiketak. Euro baten truke hiru jaurtiketa, 11:30 h
  • Partidua, errugbi zaleekin, 12:30 h
  • Hirugarren denbora parte-hartzaile guztientzat, 113:30 h

Futbol zelaiko taberna zabalik egongo da ekintzek dirauten bitartean.

Argazkia: plaentxia.eus