III. Artisau azoka
Herriko zazpi artisauren produktuak ikusi eta erosi ahal izango dira igande honetan, goizeko 11etatik 2:30era bitartean, Plaza Berrian egingo den artisau azokaren hirugarren edizioan.
Herriko artisauek kalera aterako dituzte beren produktuak hirugarren urtez igande honetan.
Guztira 7 artisauk hartuko dute parte, beste horrenbeste postu edo standekin, Plaza Berrian egingo den azokan.
Hauek dira azokan parte hartuko duten artisauak:
- Lorea de Castro (Serigrafia).
- Amaia Amor (Narrua)
- Ainhitze Elizburu (Mermeladak).
- Cristina Albisua (Pitxiak).
- Iosune Casares (Pitxiak).
- Nuria Muro (Haurrentzako osagarriak eta pitxiak).
- Pablo Mateo (Narrua).
Azoka goizeko 11etan zabaldu eta arratsaldeko 2:30ean itxiko da.