III. Errugbi Eguna

2022/06/09
Errugbi Eguna antolatu du aurten ere Soraluzeko Errugbi Taldeak igande honetarako Ezoziko futbol zelaian; herritarren artean errugbia ezagutzera ematea da egunaren helburua.

Soraluzeko Errugbi Taldeak errugbi eguna ospatuko du igande honetan, goizeko 10:30etik aurrera Ezoziko futbol zelaian.

Ekintza honen helburua soraluzetarrek errugbia ezagutzea eta bizitzea da, antolatzaileek adierazi dutenez.

Ondorengoa da iganderako antolatutako egitaraua:

- Errugbi topaketa, Sub10 /Sub12 mailak, 10:30 h

  • Arrasate RT
  • Bera Bera RT
  • Eibar- Mutriku RT
  • Mungia RT
  • Soraluze RT

- Errugbi-jolasak, herritar guztientzat, 13:00 h