III. Frontenis Txapelketa

III. Frontenis Txapelketa

2021/10/01
Soraluzeko Frontenis Txapelketaren edizio berri bat jokatuko da larunbat eta igande honetan Arane kiroldegian goizeko 9etatik aurrera, "Soraluze Mugituz!" herri ekimenak antolatuta.

Herrian kirolaren praktika sustatzeko helburuz duela urte batzuk hainbat eragilek abian jarri zuten "Soraluze, mugituz!" herri-ekimenak frontenis txapelketaren edizio berri bat antolatu du asteburu honetarako.

Txapelketa larunbat eta igandean jokatuko da; larunbatean bikote mistoak arituko dira eta igandean neskak.

Txapelketaren edizio honetan 23 bikotek eman du izena dagoeneko, 11k bikote mistoen mailan eta 12k nesken mailan.

Partidak goizeko 9etan hasiko dira, Arane udal kiroldegiko frontoian.

Argazkia: Plaentxia.eus.