III. Zuhaitz Eguna

III. Zuhaitz Eguna

2018/03/01
Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak eta Mendi Taldeak Zuhaitz Eguna antolatu dute igande honetarako.

Azken urteetan bezala, aurten ere, III. Zuhaitz Eguna antolatu du Udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak, Soraluzeko Mendi Taldearekin batera.

Urkiazelaira igotzeko irteera goizeko 9etan egingo da Plaza Berritik.

Landaketak 11k inguruan egingo dira eta, hauek bukatu ostean, salda eta txorixoa banatuko da Izai aterpean.

Antolatzaileek, herritar interesatu oro animatzen dute aurtengo Zuhaitz Egunean parte hartzera.