Hemen dator Korrika!

Hemen dator Korrika!

2017/04/07
Bi urtean behin egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia gaur gauerdian iritsiko da Soraluzera; ongi etorri beroa prestatu diote herritarrek, ekintzaz betetako egitarauarekin.

Otxandiotik abiatu zen Korrika martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko da, igandean, apirilaren 9an, 2.535 kilometro egin ostean.

Soraluzetik gaur, ostirala, gauerdia baino lehentxeago igaroko da, 23:36 minutuan hain zuzen ere, Eibartik Bergararako bidean.

20tik gora elkarte eta erakundek eramango dute lekukoa lasterketak herrian osatuko dituen 6 kilometroetan.

Soraluzetarrek, ohi duten moduan, Ongi Etorri beroa prestatu diote Korrikari, arratsaldeko 5etan hasiko den egitarau zabal baten bidez.

 

Hauxe da Korrika Batzordeak antolatutako egitaraua:

- 17:00-19:00: Umeentzako jolasak, Plaza Zaharrean.

- 20:00: Korrikalejira, herrigunean.

- 21:30: Afari-merienda, Plaza Zaharrean.

- 23:00: Beroketa umoretsua, Plaza Zaharrean.

- 23:30: KORRIKA Maltzagara.

- 23:36: KORRIKA Soraluzen.