Ikasgela berriro ere zabalik
Astelehenetik aurrera, ekainak 15, muga batzuekin bada ere, zabalik da berriro ere Baltegieta kaleko Ikasgela.
Zerbitzu honen zabaltzea deskofinamendurako plangintzaren 3. fasean sartu dute bai Epainiako Gobernuaren Osasun Sailak, bai Eusko Jaurlaritzak.
Ikasgela-zerbitzua, baina, hainbat mugarekin zabalduko da, nola ordutegiari dagokionean, hala aforoari dagokionean ere.
Ikasgelaren ordutegia:
- Goizez: 10:00-14:00
- Arratsaldez: 16:00-22:00.
Halaber, Estatuko zein EAEko Osasun Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak agindu eta aholkatutako segurtasun-neurri guztiak beteko dira, erabiltzaileen arteko distantziari buruzkoak zein garbiketa neurriei buruzkoak.
Hauetxek dira Ikasgela-zerbitzuak izango dituen ezaugarriak:
IKASGELA
- Aforoaren erdia egongo da erabilgarri (12 ikas-postu).
- Sartzerakoan eskuak garbitu beharko dira hidrogelarekin.
- Eremu komunetan (pasilloa eta komuna) maskara erabili beharko da; ikas-postuan aukerakoa izango da.
- Instalazioak egunean bitan desinfektatuko dira.
- Erabiltzaileak banaka joango dira komunera.
- Ezinbestekoa izango da 1,5 metroko segurtasun-tartea gordetzea une oro.
Soraluzeko Udalak COVID-19ak eragindako egoera honetan arduraz jokatzeko eta ezarritako neurri zein emandako gomendioak zuzen jarraitzeko deia egiten die herritarrei.