Ikasgela zabalik dago

Ikasgela zabalik dago

2021/02/10
Udaleko Hezkuntza Batzordeak jakinarazi du zabalik dagoela Baltegieta kalean Udalak zabaldu zuen ikasgela; urteko 365 egunetan erabili daiteke, goizeko 8etatik iluntzeko 10etara.

Unibertsitateko ikasleak azterketa sasoi betean dauden honetan, Udaleko Hezkuntza Batzordeak IKASGELA zabalik dagoela jakinarazi du.

Ikasgelak 24 ikas-toki edo mahai dauzka, oraintxe COVID-19ari aurre egiteko neurriengatik 12ra murriztuta dagoen arren.

Postu edo mahai bakoitzak ordenagailua konektatzeko entxufea eta wifi konexioa ditu. Horretaz gainera, kafe-makina eta komuna ere badauzkate erabilgarri erabiltzaileek.

Urtean 365 egunetan dago zabalik, goizeko 8etatik gaueko 10etara.

Zerbitzua erabili ahal izateko beharrezkoa da aurrez Udaleko Arreta Bulegoan izena ematea, txartel elektroniko pertsonalizatua behar baita aretora sartu ahal izateko.

Ikasgelari buruzko informazio gehiago eta erabilerarako arauak hemen kontsulta daitezke.