Euskaltegian izen-ematea zabalik

Euskaltegian izen-ematea zabalik

2020/09/08
Soraluzeko AEK euskaltegiak zabaldu du 2020/2021 ikasturteko matrikulazio kanpaina, "AEKn, irakasle batek bik beste balio du" lelopean; irailaren 30a arte eman daiteke izena.

Soraluzeko AEK euskaltegiak zabalik dauka dagoeneko 2020/2021 ikasturterako matrikulazio kanpaina; "AEKn, irakasle batek bik beste balio du" da aurtengorako aukeratutako leloa.

Euskaltegiak aurrez aurreko zein autoikaskuntza bidezko ikastaroak eskaintzen ditu.

Soraluzeko Udalak matrikula-kostuaren %100 arteko diru-laguntzak ematen ditu.

ESKAINTZA

Urrian hasiko den aurtengo ikasturteari begira eskaintza zabala eskaintzen du euskaltegiak:

  • Euskalduntze orokorra (aurrez aurrekoa edo autoikaskuntza).
  • Xede bereziko ikastaroak: AISA, B1, B2, C1 (EGA) eta C2 (On-line) mailak.
  • Hizkuntza eskakizunak: IVAP, IRALE, Osakidetza.

MATRIKULAZIO-EPEA

Euskaltegian izena emateko epea irailaren 30ean amaitzen da.

INFORMAZIOA

Izen-ematea egin edo ikastaroei buruzko informazioa lortzeko euskaltegira joan behar da.

Astearte, asteazken eta ostiraletan, 18:00etatik 20:00etara.

Soraluzeko AEK Euskaltegia

Baltegieta kalea, 2

943 75 14 34

DIRU-LAGUNTZAK

Udalak ikastaroaren kostuaren %50 eta %100a bitarteko diru-laguntzak emango ditu, ikaslearen errenta-mailaren arabera.

Diru-laguntza hauei buruzko informazioa euskaltegian bertan eskuratu daiteke.