Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua

Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzua

2021/03/01
Eskualdeko herritarrei beren prestakuntza-helburuak lortzeko orduan aholkularitza eta laguntza eskaintzen dien zerbitzua jarri du abian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak.

Zer da?

Herritarrei bizitza osoan prestakuntza formala, ez-formala eta informala emateko aholkularitza, bitartekaritza eta informormazio zerbitzua da. Debaberreneko udalerrietan garatzen diren prestakuntza-ekintzak jasotzen ditu, pertsonei beren prestakuntza-helburuak lortzen lagunduz.

Nori zuzenduta dago?

Eibar, Ermua, Elgoibar, Deba, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluzeko herritarrei.

Zer eskaintzen du?

  • Herritarrei doako eta banakako aholkularitza ematea: pertsonari laguntzeko eta aholkuak emateko banakako prozesua.
  • Eskualdean dauden prestakuntza-ekintzei buruzko informazioa.
  • Atzerriko titulazioen homologazio-prozesuei buruzko informazioa.
  • lanbide esperientzia aitortzeko prozesuei buruzko informazioa.
  • Hainbat gaiterako talde-tailerrak.

Kontaktua

Armeria Eskola (isasi 36-Eibar).

943203244 (Ext. 13083).

@daitekegizarteaholkularitza