Ikastetxeko eskailerak bukatuta

Ikastetxeko eskailerak bukatuta

2020/11/06
Hainbat hilabetez lanean jardun ondoren, aste honetan bukatu dira Plaentxi Herri Ikastetxeko eskailerak eraberritzeko lanak; atzo bertan estreinatu zituzten zentroko ikasleek.

Hiru hilabeteko lanen ondoren, amaitu dituzte dagoeneko Plaentxi Herri Ikastetxeko patiora doazen eskailerak zaharberritzeko lanak; hormigoizko eskailerak estaliko dituen zoladura prefabrikatua eta baranda ipini ondoren.

Lan hauen helburua, zaharkituta zeuden goiko patiorako eskailerak zaharberritzea izan da, harmailen altuera gutxituz, sakontasun gehiago emanez eta aldapa txikituz, modu honetara patiorako sarrera-irteeren irisgarritasuna hobetzeko.

Lanak Construcciones Echaide S.A. enpresak egin ditu eta Eusko Jaurlaritzaren finantzazioa izan dute.