Ikastaro-eskaintza zabala udal kiroldegian

Ikastaro-eskaintza zabala udal kiroldegian

2023/10/04
Helduentzako hamaika ikastaro eskaintzen ditu aurtengo ikasturtean udal kiroldegiak; tarifa finkoa ezartzearekin batera handitu egin da ikastaroetan izena eman dutenen kopurua.

Arane Udal Kiroldegiak ikastaroetarako tarifa finkoa estreinatu du hasi berria den ikasturtean.

Aurrerantzean erabiltzaileek nahi beste ikastaro egin ahal izango dituzte, kuota bakarra ordainduta.

Proposamena harrera ona izaten ari da eta horrek ikastaro gehiago eta ordutegi zabalagoan eskaintzea ahalbidetu du.

Ondorengo taulan ageri dira egun abian dauden ikastaroak eta ordutegiak:

Izena emateko aukera zabalik dago oraindik ere.

Informazio gehiago nahi izanez gero gerturatu kiroldegira, deitu kiroldegiko 943752466 telefonora edota idatzi kirola@soraluze.eus helbidera.