Inbertsio berriak udal kiroldegian
Soraluzeko Udalak inbertsio ezberdinak egin ditu urte hasieran Arane Udal Kiroldegian, herritarren eskura kirol instalazio egokiak jartzeko helburuarekin; 22.811,27 euro erabili dira hobekuntza-lanak egin eta materiala erosteko.
Aurreko urtean hasitako hobekuntza-lanei jarraipena emanez, 2018. urtean ere hainbat inbertsio daude aurreikusita Udal Kiroldegian, instalazioak berritzeko zein bertan burutzen diren kirol-jardueretarako material ezberdina erosteko.
Hauek izan dira Tokiko Gobernu Batzarraren azken bileran onartutako aurrekontuak:
- "Gesmay" enpresaren aurrekontua, 5.503,08 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegirako sarbide kontrol-sistema berria (Argazkian) erosteko.
- "Bexen Cardio" enpresaren aurrekontua, 482,79 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko desfibriladorearentzat bitrina bat eta partxe berriak erosteko.
- "Dinamica ballet" enpresaren aurrekontua, 1.003,76 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko haurrentzako dantza-saioetarako barrak erosteko.
- "Galvan sport" enpresaren aurrekontua, 2.331,11 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko igerilekurako kirol-material ezberdina erosteko
- "Tarte" enpresaren aurrekontua, 13.490,53 euroko zenbatekoz, BEZa barne, kiroldegiko galdara-gelan egun dauden hutsuneak konpontzeko beharrezkoak diren lanak egiteko.
Beraz, guztira; 22.811,27 euroko inbertsioak burutuko dira hurrengo asteetan kiroldegiko instalazio ezsberdinak zaharberritzen.
Udal Gobernuaren helburua kiroldegia ahalik eta txukunen eta egokien mantentzea da, herritarrek kirol azpiegitura egokiak izan ditzaten.